LABek zuzendaritza-eredu berria izango du, bi koordinatzaile orokorrekin

X. Biltzar Nagusia egingo du LAB sindikatuak ekainaren 16an eta 17an, Baiona-Miarritzen, 'Bagara bagoaz' leloarekin, eta eskualdez eskualde hautatutako 500 kide bilduko ditu osoko bilkurak. Hala iragarri dute Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak. "Biltzar Nagusiaren prestaketan aritu gara ikasturte osoan zehar. Entzunketa ariketa egin dugu gure militantziarekin ponentzia idatzi aurretik. Orain ponentziaren inguruko eztabaidari ekingo diogu" adierazi dute.

Zuzendaritzak hainbat proposamen berritzaile egingo dizkie afiliatuei, tartean, zuzendaritza-eredu berria proposatuko du. Idazkaritza nagusiaren kargua desagerrarazi eta bi koordinatzaile orokor izango ditu aurrerantzean LABek: Garbiñe Aranburu egungo idazkari nagusia eta Igor Arroyo haren ondokoa.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image