Skip to main content

LABek sei greba egun deitu ditu Gipuzkoako metalgintzan, hitzarmen duina lortzeko helburuarekin

Ekonomia

Sindikatuko delegatuen batzarrak ezezkoa eman dio aho batez asteartean ADEGIk Gipuzkoako metaleko mahaian egin zuen proposamenari. Proposamenak KPIaren araberako soldata igoerak bermatzen ez dituela dio sindikatuak. Hiru astetan egingo dituzte grebak, asteazken eta ostegunetan: maiatzaren 24, 25 eta 31n, eta ekainaren 1, 14 eta 15ean.

ELA eta UGT dira Adegiren proposamena ondoen ikusten dutenak. Biek batera ordezkaritzaren gehiengoa dutenez, baliteke akordioa lortzea.

LABez gain, CCOO ere kritiko agertu zen astearteko bileraren ostean.