Skip to main content

LAB, UGT eta CCOOk akordioa lortu dute Arabako Metalgintzan

Ekonomia

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek akordioa lortu dute SEA arabar patronalarekin, Arabako Metalaren hitzarmenerako negoziaketa mahaian. ELAk uko egin dio SEAren azken proposamenari, “gabezia handiak” dituelakoan.
Soldata igoera %15ekoa izango da akordioa indarrean dagoen epean, eta hura iraungitzean gaurkotze klausula bat aplikatuko da KPIa igoera baino gehiago gertatu bada. Sektoreko gutxieneko soldata, orain arte 17.480koa zena, 20.445 eurora igoko da. Bestalde, zortzi orduko lanaldi murrizketa adostu dute hitzarmena indarrean dagoen artean.
Era berean, ABLEetan lan egindako denborak antzinatasunean ere eragina izango du, eta subrogazioan Bizkaiko klausulari zuntz optikoa eta telefono linearen instalazio eta mantentzera zabalduko da.