LAB sindikatuko Tubacexeko afiliatuek berretsi dute borrokan jarritu nahi dutela

Gaur arratsaldeanTubacexeko langile-batzordeak bilera izango du eta greba berrestea edo beste bide bat hartzea erabakiko dute. Goizean LAB sindikatuak jakinarazi du borrokan jarraitu nahi duela. EAEko Auzitegi Nagusiak 129 kaleratzeak baliogabetu zituen, baina sindikatuak salatu du zuzendaritzak ez duela epaiak ezarritako bost eguneko epea bete. Horrez gain, LABek ohartarazi du gaur gaurkoz, langileei ez zaiela Gizarte Segurantzan alta eman.