Skip to main content

ELAk eta LABek urtea amaitu aurretik egin nahiko lukete greba orokorra Hego Euskal Herrian

Ekonomia

ELA eta LAB sindikatuak Hego Euskal Herriko greba orokorra noiz egin negoziatzen ari dira. Eguna zehaztea "oso zaila" egiten ari zaie, baina sindikatuek greba orokorra deitzeko "borondate argia" dutela diote. LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Programa Sozioekonomikoa aurkezteko, eta bertan berretsi egin dute hori, horretarako "baldintzak" daudela azpimarratuz. 

Horrez gain, LABek datozen asteetarako antolatu dituen manifestazioen berri eman du; irailaren 27rako manifestazioa deitu dute argindarraren prezioaren espekulazio salatzeko, eta urriaren 5ean Iruñean enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren alde.