LABek enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunen banaketa aldarrikatu du

LAB sindikatuak Programa Sozienekomikoa aurkeztu du, eta enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren alde borroka egiteko beharra nabarmendu du.

Hala, hurrengo mobilizazioen berri eman du sindikatu abertzaleak; irailaren 27rako manifestazioa deitu dute argindarraren prezioaren espekulazio salatzeko, eta urriaren 5erako Iruñean enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren alde.