Skip to main content

LAB Europako funtsei buruz: "Pertsonen beharrak ez daude erdigunean"

Ekonomia

LAB sindikatuak Europako funtsen banaketa zein helburuen irakurketa kritikoa egin du, “diru publikoa esku pribatuetan jartzea” dela argudiatuz. Garbiñe Aranburu: "Trantsizio ekosozialista eta feminista aldarrikatzen dugu, eta trantsiziorako proposamenak Programa Sozioekonomikoan jaso ditugu". Endika Perez ekintza sozialeko arduradunak gaineratu du "Next Generataion EU" suspertze plan europarraren kudeaketa "zentralizatuta" egongo dela. Perezen esanetan, “Europako funtsen % 0,6 soilik erabiliko da zerbitzu publikoetan inbertitzeko", eta gainontzekoa, hau da, % 89,6 multinazional handiek "aurreikusita" zituzten "megaproiektuetarako" eta “propagandea berde digitalerako” erabiliko da. Era berean, LAB sindikatuak “bost proposamen eraldaitzaile” aurkeztu ditu uste baitu Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurkeztu dituzten proiektuekin ez duela bat egiten eragile sozoail, sindikal eta langileen iritziarekin. Ondorioz, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak nabarmendu du hurrengo asteetan eragile politiko, sindikal eta sozialekin bilduko direla "akordioak bilatu" zein "aktibazio soziala" bultzatze aldera.