Skip to main content

Kutxabankeko greba historikotzat jo dute sindikatuek

Ekonomia

Kutxabankeko greba historikotzat jo dute sindikatuek. Sindikatuen arabera, lanuztearen jarraipena %90ekoa izan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta %100ekoa Nafarroan.
Lehendabiziko aldia da sindikatu guztiek grebara deitzen dutela. Hala, ELA, CCOO, Pixkanaka, ALE, LAB eta Asprobank sindikatuek langileek bizi duten muturreko egoeraz ohartarazi dute.

Larunbatean, 2022ko urteko balantzea egiteko Kutxabankeko goi karguak bilduko direnez Kurtsalean, horren atarian protesta egingo dute. Kutxabankeko zuzendaritzak euren aldarrikapenak aintzat hartzea espero dute eta negoziazioa abiaraztea. Egoera konpondu ezean, mobilizazio gehiago iragarri dituzte langile falta eta presioa salatzeko.