Koronabirusaren krisiak gogor astindu du, eta hainbat dira uneko lan gatazkak Euskal Herrian

Baionako Monoprix saltegian den Amazonen auto-zerbitzu gunea blokeatu dute momentu batez Bizi!-ko zenbait kidek. Gainera, tokiko saltegiek irekitzeko aukera izan arte halako guneak ixteko galdegin dute. Bestetik, koronabirusaren krisiak gogor astindu du, besteak beste, hegazkingintzaren sektorea, eta, apurka, lanpostu galera areagotzen ari da. Oraingoan, ITP taldea izango da berriro neurriak hartuko dituena Bizkaian dituen beste lantegietan.