Kanboko laborantza lur batean ehun etxebizitza eraikitzeko asmoa dagoela salatu dute

Kanboko laborantza lur batean ehun etxebizitza eraikitzeko asmoa dagoela salatu dute. Gaur egun, lur horiek laborantzarako erabiliak dira, baina 2019an Euskal Hirigune Elkargoak berehala urbanizatzeko kategorian sartu zituen.

Bouygues enpresak erosi ditu lurrak. Guztira, lau hektarea, hiru milioi eurotik gorako prezioan, eta ehun etxebizitza baino gehiago proiektua gauzatzeko asmoa dauka.

Plan honen kontrako helegitea ezarri dute eragileek Paueko Administrazio Auzitegian, eta eraikitze baimenaren kontra ere egin dute herriko etxean. Gainera, ez dute baztertzen bestelako ekintzak abiatzea ere.