Jaurlaritzak hainbat ministeriotan aurkeztuko ditu Euskadi Next programan jasotako proiektuak

Maiatzaren 18an onartutako Euskadi Next 2021-2026 programaren eguneratzearen berri eman die gaur Azpiazuk talde politikoei, berak deituta, Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean egindako agerraldian. Oro har, Euskadi Nextek bere bertsio berrian 18 mila miloi euroko inbertsioa eragin lezaketen proiektu zehatzak jasotzen ditu. Inbertsio horren finantzaketa-iturria Europako funtsetatik, baliabide publikoetatik eta baliabide pribatuetatik etorriko litzateke.