Itzalaldi masiboa eta lapikoak jotzera deitu dute alderdi subiranistek

Itzalaldi masiboa eta lapikoak jotzeko deia egin dute alderdi subiranistek gaur gaueko 22:00etatik 22:30etara. Euskal gehiengo sindikalak eta hainbat erakundek zein taldek ere bat egin dute argindarra deskonektatzeko deiarekin.