Bain Capital inbertsio funts estatubatuarrak erosi du ITP 1.700 milioi euroren truke

ITP Aero enpresa erosi du AEBetako Bain Capital funtsak. Inglaterrako Rolls Roycek 1.700 milio euroren truke saldu ostean. Akziodunen artean SAPA enpresa gipuzkoarra eta JB Capital enpresa daude. Hala ere, bazkide berriak sar daitezke aurrerago, tartean, Eusko Jaurlaritza.

Bien bitartean, Bilboko Lan Arloko epaitegiak atzera bota du ITP/PCB enpresak martxan jarritako bigarren aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea.