Image

Iparraldean erregai litroaren laguntza handiagotu dute eta Hegoaldean gasaren BEZa jaitsiko da

Azken egunotan hizpide izan dugun energiaren mundutik berri on bat dakarkigu gaurkoan. Gaurtik urriaren 31 arte, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gasolindegietan handiagoa izango da erregai litroaren deskontua. Bi hilabetez 30 zentimokoa izango da laguntza. Krisi energetikoari aurre egiteko laguntzekin jarraituz, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du gasaren BEZa % 21etik % 5era jaitsiko dela urritik aurrera. Bestalde, Arantxa Tapia EAEko Ingurumen sailburuak, Energia Kontingentzia Planaren bigarren bertsioaren inguruko xehetasunak eman ditu. Bertsio horrek eragile publiko eta pribatuen ekarpenak jasotzen ditu, eta, bihar bertan, igorriko zaio Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioari.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image