Indarrean sartu da Petronorrek bere 354 langileri ezarriko dien erregulazio espedientea

Printzipioz, erregulazioak Abenduaren 31 arte iraungo du, baina enpresak iragarri du merkatuak gora eginez gero laburtzeko eta langileak ateratzeko aukera duela. Erregulazioa jasango duten langileek, jaso dituzten eskutitzetan informazio zehatzik ez dela agertzen salatu dute. Erregulazioari dagokionean "Ez diete esan zer egutegi duen, zer baldintza izango dituzten edo noiz arte iraungo duen".