Skip to main content

Implikako langileek greba mugagabean daude martxoaren 16tik enpresak ezarri duen Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka

Ekonomia

Implika hezkuntza zentroak gutxienez 87 pertsona kaleratu nahi ditu Bilbon, dagoeneko iritsi dira kaleratze gutunak. Langileek helegitea jarri diote erabakiari ELA sindikatuaren babesarekin, eta litekeena da epaitegietan amaitzea.

Hasieran enpresak 100 langile kaleratu nahi zituen, baina negoziazioen ostean kaleratze kopurua jaitsi zuen, eta lan urte bakoitzeko 33 laneguneko kalte-ordaina eskaini zuen, urte bateko soldataren mugarekin. Langileek, baina, ez zuten onartu. Langile batzordeko hamahiru kideen gehiengoak aurka bozkatu zuten, tartean ELA sindikatuko zazpiek.