Skip to main content

Implika hezkuntza zentroak 87 langile kaleratu ditu Bilbon

Ekonomia

Implika hezkuntza zentroak 87 langile kaleratu ditu Bilbon. Beharginen ia %60 kaleratu ditu; 150 langilek zihardute eta %90 emakumeak ziren. Gainera, kaleratuen arten langile batzordeko zazpi kide daude. Enpresak antolakuntza eta ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu lan erregulazioa egiteko; langileek, ordea, erabakia bidegabea eta arrazoigabea dela diote. Hala, ELAk deituta, greba mugagabean daude beharginak erregulazioa bidegabea dela salatzeko.