Skip to main content

Imanol Karrera, LAB: "Sindikatu Medikoaren aldarrikapenak izaera ekonomikoa du"

Ekonomia

Sindikatu Medikoak Osasunbidean deitu duen grebaz hitz egin dugu Imanol Karrera LAB sindikatuko kidearekin. “Tamalgarritzat” jo du sindikatuaren eta Nafarroako Gobernuaren azken egunetako “ikuskizuna”, eta nabarmendu du gobernuak jendartearen aldarrikapenen aurkako norabidea hartu duela “eskuineko lobby baten presioaren” ondorioz. Sindikatuaren aldarrikapena erabat “korporatiboa” dela dio, eta “izaera ekonomikoa” duela. Horrez gain, azpimarratu du lanean jarraituko dutela gobernuak norabidea “aldatu” eta sindikatu subiranistaren aldarrikapenak bete ditzan; izan ere, azpimarratu du zerbitzu publikoak indartzea eta langileek lan baldintza duinak izatea herritar guztien osasuna eta baldintzak zaintzea dela.