Skip to main content

Idoia Mendia, Jaurlaritzako lehendakariordea: “EH Bilduk berak azaldu beharko du inongo negoziaziorik gabe, doan, Estatuko Aurrekontuei aldeko botoa zergatik eman ote dien”

Ekonomia

Aurrekontuen gaineko osoko zuzenketak atzera botata, zuzenketa partzialen negoziazioa hasi du Madrilgo Gobernuak. Harira, Idoia Mendia lehendakariorde sozialistak gaur goizean Radio Euskadin adierazi duenez, Euskal Herria Bilduk "bere ibilbide historikoaren osoko zuzenketa bat egin du", Espainiako Aurrekontu Orokorren aldeko boto bat aurreratuz "gratis et amore". Debalde, alegia.