Skip to main content

Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen pentsiodunen martxara

Ekonomia

1.080 euroko pentsioak eskatzeko euskal pentsiodunak Gasteizera martxa egiten ari dira. Astelehenean, Bilbo eta Bergaratik atera ziren bi zutabe eta, astearte honetan, hirugarrena atera da Aguraindik. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan dute Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".

Gasteizen amaituko dute aldarrikapena ostegun honetan, manifestazio batekin.