Hiru, begiradarekin makinak aktibatzen dituen lehen plataforma anitzeko gailua

Operatzen ari diren gaixo baten historian sartzeko edota begirada hutsarekin kutxazain bat edo igogailu bat aktibatzeko gai da Hiru jarraipen sistema. Donostian egoitza duen Irisbond enpresak sortu du, eta sistema eragile ezberdinekin bateragarria den gisa horretako lehen gailua da.