Skip to main content

Hego Euskal Herriko herritarren %15,1 pobrezia edo bazterketa arriskuan daude

Ekonomia

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren % 15,7 eta Nafarroako biztanleen % 14,5 pobrezia edo bazterketa arriskuan daude Espainiako Estatistika Institutuak bizi-baldintzei buruz egin duen inkestaren arabera. Bestelako datu esanguratsuak ere argira atera ditu, esaterako, Hego Euskal Herriko hamar herritarretik batek ezin izan zuela etxea berotu 2022an.