Image

Hego Euskal Herriko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen

Ministroen Kontseiluak onartu du etxeko langileei langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea ematen dien errege lege-dekretua. Alarma egoeran kaleratuak izan diren edo beren lanaldia murriztua izan duten etxeko langileek jaso ahalko dute laguntza. Enplegatzaileek %80ko hobaria jasoko dute kotizazioak ordaintzeko. Ipar Euskal Herriko etxeko langileei 1999an aitortu zitzaizkien eskubide horiek.

Dekretuaren eraginez etxeko langileek hiru arlotan hobetuko dituzte haien lan baldintzak. Batetik, langabezia saria jasotzeko eskubidea aitortuko zaie. Bestetik Soldatak Bermatzeko Funtsera joateko eskubidea aitortuko zaie, eta azkenik kaleratze arrazoiak mugatu egingo dira.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak azaldu du arau horrek "oinarrizko eskubide bat eta diskriminazio bat" zuzentzen dituela.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image