Skip to main content

Glovorentzat lan egindako 207 bizikleta banatzaileak soldatapekoak direla ebatzi du Iruñeko epaitegi batek

Ekonomia

Iruñeko gizarte arloko lehen aretoak ebatzi duenez, 2018ko abuztutik 2019ko urrira arte, Nafarroan, lan egin duten banatzaileak ez dira autonomoak, beraz, Glovo behartu egingo du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioak pagatzera.

Iaz beste epaiketa bat izan zuten eta Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Glovorentzat lan egiten duten banatzaileak autonomo faltsuak direla. Berta Garciak LABeko Zerbitzu arloko arduradunak gaineratu duenez, epe horretatik kanpo diren langileei ez die eragingo, eta gaineratu du beste auzi bat ireki beharko dela 2019ko urritik iaz legea kaleratu arte lan egin zuten banatzaileen lan harremana erreklamatzeko.