Image

Glovoko banatzaileak ere langileak direla aldarrikatu du LAB sindikatuak

Gizarte Segurantza eta Glovo-ren arteko epaiketa hasi da gaur Iruñeko epaitegietan. Epaileak erabakiko du Glovoko langileak autonomo diren edo ez. Hau da, ebatzi beharko du banatzaile horiek soldatapeko langile behar luketen edo ez. 80 langile daude epaitegira deiturik.

LAB sindikatuak aldarrikatu du Glovoko banatzaileak langileak direla, eta ez autonomoak.Protesta gisara, elkarretaratzea egin dute Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean. LABek azpimarratu du enpresa ez ikusiarena egiten ari dela aspaldi, eta salatu du instituzioak utzikeriaz ari direla horrekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image