Glovoko autonomo faltsuei kotizazioak itzultzeko eskatu du ELAk

Epaitegiek hainbatetan esan dute autonomoak ez, baina hirugarren batentzat jarduten duten soldatapeko beharko luketela, eta orain Espainiako Gizarte Segurantzak salaketa bat jarri du Glovo enpresaren aurka, plataforma digital horrentzat ari diren 280 banatzaile besteren konturako langiletzat hartu eta erregimen orokorrean sar ditzan. Gauzak horrela, ELA prozedura judizial horretan agertu da, eta iragarri du justiziak demanda aintzat hartzen badu eskaera zehatz bat egingo duela. Horixe azaldu du Mari Cruz Elkoro ELA sindikatuko Zerbitzuak federazioko idazkari nagusiak. Esan duenez, ondokoa da sindikatuaren eskakizuna: langileek autonomoen erregimenari ordaindutako kuotak itzultzea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image