Skip to main content

Gipuzkoako metalgintzako sindikatuek aurrerapausoak ikusi dituzte Adegiren proposamenean

Ekonomia

ELAk eta LABek termino positiboetan jaso dute Adegiren proposamena, baina oraingoz ez dute akordiorik lortu. ELAk eta LABek negoziazioen egindako presioari egotzi diote proposamena. Patronalak, besteak beste, urte honetarako % 5eko soldata igoera, 2024rako KPIa gehi % 0,7koa eta 2025erako eta 2026rako KPIa proposatu ditu, baita lanaldia bi orduz murriztea ere.

Hala ere, sindikatuek adierazi dute “bidea hasi baino besterik ez dela” eta “onartezina” dela ADEGIk proposamena behin betikotzat jotzea.