Skip to main content

Gipuzkoako enpresek % 1,5era arteko hazkundea espero dute

Ekonomia

Gipuzkoako Bazkundeak 2023ko Egoera Ekonomikoaren Txostena aurkeztu du, lurraldeko ehunka enpresak erantzun duten inkesta oinarri hartuta. Gipuzkoako enpresen esportazioak igoera betean daude, eta 2023an 10.000 milioi euro baino gehiago izango direla iragarri du.

Txostenaren arabera, Gipuzkoako enpresen gehiengoak 2023. Urtea aurrekoa baino zailagoa izango dela uste dute, baina prest daudela adierazi dute. Enpleguari dagokionez, mantentzea edo igoera apala izatea aurreikusten dute.