Gasteizko tranbiako langileek 24 orduko greba egin dute
Ekonomia
2022ko urrian hasi ziren negoziazioak eta bizkortu ez direnez greba deitu du LAB sindikatuak. Salbuaruako tranbia martxan jarri zenetik gidariek zuzendaritzak ezarritako lan txanda berriak dituzte. Salatu dutenez, lan txandak iraupen luzea, lan-karga handia eta denbora gutxiko etenak dituzte.Azpimarratu dutenez, horrek estresa eta segurtasun eza eragiten du.