Skip to main content

Gasteizko Mercedeseko langileen % 57k hitzarmena berritzeko aurreakordioaren alde egin dute

Ekonomia

Langileen %57k babestu dute zuzendaritzak UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuekin egindako lan hitzarmenaren akordioa. 2.601 langilek, % 57k, baiezkoaren alde bozkatu dute, eta 1.939k, % 43k ezezkoaren alde. Boto zuriak 14 izan dira.Sindikatuek adierazi dutenez, %94,69koa izan da parte hartzea. Tailerretan ezezkoak irabazi du, baina bulegoetan eta bozketa telematikoan nagusitu da akordioaren aldeko jarrera.

CCOOren ustez, "erabaki historikoa" da. "Lantegiaren etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa zen, inoizko inbertsio handiena ekarriko du, eta batez ere, beharginen lan baldintzak hobetuko ditu", azaldu du ohar batean.  LABek bere aldetik esan du, pozik daudela langileek baldintza duinen alde borrokatu dutelako.

Babestutako dokumentuaren arabera, % 6ko soldata igoera izango dute aurten, eta % 2,25 igoerak 2023tik 2026ra bitartean. Horrez gain, "seigarren gaurik" ez dute izango.  Gainera, helburuen araberako ordainsariak adostu dituzte.