Image

Gazpromek gas hornidura murriztuko du gaurtik aurrera, Nord Stream gasbidearen gaitasunaren % 20raino

Udazken eta neguari begira, Errusiak gas hornidura moztea erabakiko balu hura errazionatzeko moduari buruzko jarraibideak adostu dituzte 27ak. Bruselak egindako proposamena eztabaidatu dute; gas kontsumoa borondatez %15 murriztea, baina murrizketa nahitaezkoa izango da alerta egoera ezartzen denean.

Espainiar Estatuak, Portugalek eta Greziak adierazitako errezeloaren ondoren, salbuespenak ezarri dituzte. Gas murrizketa ez litzateke berbera izango Estatu kide guztientzat, herrialde bakoitzaren testuingurua kontuan hartuko lirateke.

Bien bitartean, Gazpromek Europarako gasaren iturria gehiago itxiko du bihartik aurrera; Errusiako gasa Alemaniarekin lotzen duen beste turbina bat geldiaraziko du. Errusiak dio mantentze lanengatik dela, baina Alemaniak ez du arrazoi teknikorik ikusten Europara iristen den gasa are gehiago murrizteko. Bihartik aurrera, % 20ko hornidura iritsiko da Europara. Horrek zaildu egingo du estatu kideek negurako behar adina gas pilatzea.

Gurean, Eusko Jaurlaritzak energia aurrezteko plana aurkeztuko du herritarrei eta enpresei gomendioak luzatuz.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image