Garraiolariek langileek 60 urterekin erretiroa hartzea eskatu dute

Garraioko ordezkaritza duten sindikatuek (LAB, ELA, HIRU eta Kurpil) mobilizazioak egin dituzte Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean, Espainiako Gobernu Ordezkaritzen aurrean, sektoreko langileek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatzeko. Gasteizko garraiolariek adierazi bidaiaren eta salgaiaren langileei koefiziente murriztatzailea aplikatu diezaien eskatu dute, erretiroa 60 urtera jaisteko, adin batetik aurrera gidatzea arriskutsua izan daitekeelako. Martxoaren 26an, estatuko gainerako kideekin batera plataformak Madrilen deitu duen manifestazioan izango direla jakinarazi dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image