Galdakaoko Maxam multinazionaleko langileek greba mugagabea hasi dute

Galdakaoko Maxam lehergai multinazionaleko langileek greba mugagabea hasi dute gaur. Enpresak ehiza materiala ekoizteko fabrika itxiko du martxoan. Eta zuzendaritzak sindikatuei jakinarazi dienez, ezingo ditu 70 langile birkokatu beste enpresa batean. Hala, erabakiaren kontra, UGT, Comisiones Obras, SIX eta ELA sindikatuek deituta, enpresako 320 langileek greba mugagabeari ekin diote.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image