Skip to main content

FVEMek eta sindikatuek adostasunik ez; Bizkaiko metalgintzan grebari eutsi diote

Ekonomia

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazio mahaia berriro bildu da. Hamabostgarren batzarra izan da gaurkoa, baina, sindikatuek ohartarazi dutenez, oraingoan ere, FVEM patronalak negozioa blokeatu du. Izan ere, FVEMek, gehinez jota, %14ko soldata igoera proposatu du lau urteetarako eta sindikatuek proposatuko gainontzeko baldintzak guztiz baztertu ditu, gainera. Egoera horrela, sindikatuek urriaren 27rako, 28rako eta azaroaren 2rako deituta grebei eutsi diete. Sindikatu guztiek deitu dute lanuztera, hori bai, LAB, CCOO eta UGTek, alde batetik, eta ELAk, bestetik.