Skip to main content

Fagor kooperatiba aztertzen ari da Debagoienan egin nahi den parke eolikoan inbertitzeko aukera

Ekonomia

Statkraft enpresa norbegiarrak hasiak ditu hartu-emanak Fagor kooperatibarekin, Debagoienan eraiki asmo duten parke eolikoan inbertitu dezan beste enpresa eta norbanakoekin batera. Begi onez ikusi du lankidetza hori Eusko Jaurlaritzak eta, oro har, eskaintza norbegiarraren ereduak harrera ona izan du indar politiko gehienetan. Hori hala, itun zabal baterako atea irekita ikusten dute.