Skip to main content

Euskal gehiengo sindikalak kaleak hartu ditu maiatzaren lehenean

Ekonomia

Euskal gehiengo sindikala kalera atera da maiatzaren lehenean. Langileen aldeko aldarrikapenak ozen adieraziz, zaintza lanen, enpleguaren eta aberastasunaren banaketarako neurriak eskatu ditu LABek. ELAk, bere aldetik, lan eta gizarte prekarietatearen eta bizitzaren garestitzearen salaketa izan du ardatz maiatzaren lehenean. Bestalde, soldaten igoera, berdintasun gehiago eta prezioak mugatzea aldarrikatu dute CCOOk eta UGTk.