'Etxekoak', tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko

'Etxekoak' tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina abiatu du Gipuzkoak. Kanpainaren helburua baserritarrak eta euren produktuak "gertukoak eta konfiantzazkoak" direla erakustea da, eta, horrela, herritarrak Gabonetan tokiko produktuen alde egitera animatzea.