
Esneen ekoizpena “modu jasangarriagoan” kudeatzeko proiektu bat abiatu dute
Hego Euskal Herriko, Kantabriako eta Kataluniako abeltzain kooperatibek, gobernuekin bat, abian jarri dute esneen ekoizpena modu jasangarriagoan kudeatzeko proiektu bat. 25 erakundek hartuko dute parte eta 2026ra arte 100 milioi euro baino gehiago inbertituko dituzte. Orotara 603 etxalde izango dira, zeinak urtean 337 milioi litro esne baino gehiago ekoizten dituzten.