Skip to main content

Ertzaintza oldartu egin zaie Tubacexeko langileei

Ekonomia

Atzoko egunez, Aiaraldeatik Gasteizera abiatu ziren Tubacexeko grebalariak eta gaur heldu dira helmugara. Arabako hiriburura heltzean, Ernaiko gazteak batu zaizkie harrera egiteko eta AerNovako langileekin legebiltzarrerako bidea hartu dute elkarteratzea antolatzeko. Tubacexeko langileek elkateratzea antolatu dute Eusko Legebiltzarreko atarian, kontrolerako osoko bilkura egin baita bertan, eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak kaleratzeen inguruko EH Bilduren galdera bati erantzungo baitio. Gauzak horrela, Legebiltzarrean Ertzaintzaren presentzia ugaria izan da eta tentsio uneak ere izan dira.