Skip to main content

Errusiak Alemaniara doan Nord Stream 1 gasbideko giltza itxi du

Ekonomia

Alemaniaren energia-iturrietako bat kolokan dago. Errusiak Nord Stream 1 gasbidea itxi dio herrialde alemaniarrari. Alegia, Errusiako gas esportatzaileak, Gazpromek, Alemaniara doan Nord Stream 1 gasbideko giltza itxi du. Hasiera batean, mantentze lanak egiteko eten dute gas hornidura. Printzipioz, Errusiatik Alemaniarako horniduraren etenaldi hori hamar egunez luzatuko da. Baina Alemania orain beldur da ea Errusiak behin-betiko eteten duen.