Skip to main content

Erreforma fiskala beharrezkoa dela ohartarazi du ELAk

Ekonomia

Ondasunak banatzeko, murrizketak saihesteko eta zerga-sistema aldatzeko proposamena luzatu du ELA sindikatuak. Izan ere, Mitxel Lakuntzak, ELAko idazkari nagusiak, ziurtatu du erreforma fiskala inoiz baino beharrezkoagoa dela, krisiak desberdintasunak eta behar sozialak aregoatu dituelako. Horrez gain, salatu du gobernuen eta foru aldundien konplizitateari esker enpresa handiek ez dutela zergarik ordaintzen.