Skip to main content

Eli Etxeberria, LAB: ‘Zaintza lanek zor patriarkal bat dute, ordaindu beharko genukeen zerbait da’

Ekonomia

EAEko emakumeek gizonek baino 6.300 euro gutxiago kobratzen dute batez beste urtean, eta alde hori pentsioetara eta lan-merkatura ere aldatzen da, emakumeen okupazio-tasa gizonena baino 8,5 puntu txikiagoa baita. Beste datu bat: Lanaldi partzialeko langileen % 20 gizonak dira, %80emakumeak. Zaintzaren eremuan, seme-alabak zaintzeko baimena eskatzen duten 10 langiletik 7 emakumeak dira. Hala jasotzen da Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Egoerari buruzko 2021eko Zifren Txostenean. Lan eremuko genero arrakala aztertu dugu LAB sindikatuko idazkari feminista den Eli Etxeberriarekin.