Elektrika handiei planto egiteko hamaika protesta antolatu dira asteon

Argindarraren prezioak 300 euroko langa gaindituko du lehen aldiz gaur ordurik garestienean. Urria hasi da argindarraren prezioa marka guztiak hautsiz. Hala, aferari konponbidea bilatu nahian, Europarako hainbat parlamentariek herrialde guztien artean gasa erostea proposatu dute. Bien bitartean, Espainiako Gobernuak igoera horri aurre egiteko aldi baterako neurriak onartu ditu, tartean, zergak jaistea. Hala, euskal gehiengo sindikalari, alderdi subiranistei eta hainbat taldeei neurriak eskasak iruditzen zaizkie. Horregatik, gaur manifestazio egingo da Bilbon, eta bihar, gauen, etxeko argindarra deskonektatzeko deia egin da.