Skip to main content

Sindikatuek ez dute babestu Arcelor Mittalek ezarri nahi duen erregulazio espedientea

Ekonomia

Arcelor Mittaleko Espainiako zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazio espedientea proposatu du 2023ko abenduren 31era arte Espainiako estatu osoan. Negoziazio batzordea eratu du enpresak; ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek parte hartuko dute. Harrabotsa sortu du albisteak, izan ere, ELA zein LAB sindikatuek ez dute proposamena begi onez ikusi. 2021ean 13.000 milioi euroko irabaziak eta 2022ko lehendabiziko hilabeteetan errekorreko irabaziak izan dituela Arcelor Mittalek ohartarazi dute sindikatuek. Horrez gain, sindikatuek nahiko lukete Euskal Herri mailan negoziazioa egitea.

Arcelor Mittaleko Espainiako zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazio espedientea proposatu du 2023ko abendurara arte Espainiako estatu osoan, sindikatuek, baina, ezezkoa eman diote.