Skip to main content

ELAk KPIaren araberako soldata igoerak bermatuko duen hitzarmena lortu du Gipuzkoako ostalaritzan

Ekonomia

7.000 langileri eragingo die hitzarmen berriak, eta 2023an soldatak %12 handitzea adostu dute. “Lanaldiaren abusu” galarazteko, bost langile edo gehiago dituzten enpresek fitxatzeko sistema bat izan beharko dute. Bestalde, kolektibitateen sektorean urteko lanaldiari 80 ordu kentzea ere adostu dute.

Hitzarmena 2026aren amaierara arte egongo da indarrean, apirilaren 21ean sinatuko dute.