Skip to main content

ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek Arabako metalean hiru greba egunera deitu dute

Ekonomia

Sindikatuek hilaren 21ean, 22an eta 23an lanuzteak egingo dituzte. Aurretik, gaur, SEA patronalarekin elkartu dira bilera batean baina ez da aurrerapausorik eman. Patronalari eskatu diote gogoeta egiteko eta gogorarazi dute bertan behera utzi zuela ekainaren 29rako jarria zuten hitzordua, eta hurrengo bilerara negoziatzeko borondaterik gabe agertu zela.
Sindikatuek adierazi dute hitz egiten jarraitzeko nahia dutela; hala eta guztiz ere, uste dute greba dela behar duten lan hitzarmena lortzeko bide bakarra. Beraz, bihar ezustekorik ez badago, irailaren 21ean, 22an eta 23an lanuzteak egingo dituzte Arabako Metalgintzako langileak.