Skip to main content

ELA: 'Guggenheimeko garbitzaileen borroka administrazioaren aurkakoa da'

Ekonomia

Garbikuntza sektoreko soldata arrakala deuseztatzea helburu, ELAk deituta, Guggenheimeko garbitzaileak museoaren sarreran elkartu dira, bart. Gainera, Gipuzkoako 40 inguruko garbitzaileko ordezkaritza bat izan dute bidelagun. 160 egun daramatzate greba mugagabean, eta gaur-gaurkoz, negoziazioak blokeatuta daude enpresa eta azpikontratarekin. Halaber, ELAk ohartarazi du soldata arrakala hori oraindik ere existitzea erabaki politikoa baten ondorio dela. Hortaz,sindikatuak zehaztu du aldarrikapena administrazioaren aurkakoa dela.