Ekiolaren bost eguzki parkeen kokapenak zehaztu dituzte

Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Taldeak bost parke fotovoltaiko sustatuko dituzte Arabako kuadrilletan. Helburua da ekimen publiko-pribatuaren bidez energia berriztagarria sortzeko proiektuak bultzatzea. Enargi Arabako Foru Aldundiaren sozietate publikoak eta Ekiola egitasmoak bultzatu dituzte Arabako proiektuak. Agurain, Amurrio, Maeztu, Kuartango eta Zigoitiko udalerrietan eraikiko dituzte azpiegitura fotovoltaikoak, eta dagoeneko zehaztu dute zer lurretan jarriko dituzten eguzki panelak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image