Image

EBZk % 1,25eraino igo ditu interes-tasak, eta gehiago igoko dituela aurreratu du

Interes tasa ofiziala 0,75 puntu igo zuen atzo banku zentraleko kontseiluak, %1,25eraino, 2011 amaieraz geroztik ikusi gabeko maila bat da. Antzeko igoera 1999an aplikatu zen azkenekoz, euroa ezartzeko trantsizio-prozesuan. EBZk azaldu duenez, datozen hilabeteetan ere interes-tasak igotzen jarraitzea aurreikusten dute, "inflazioak oso goian jarraitzen duelako".

Isabel Schnabelen, EBZko kontseiluko kidea, eta EBZko beste kideen ustez, orain lehentasuna prezioak kontrolpera itzultzea da, eta horiek jaisteko modurik onena kontsumoa jaistea da, horrek lanpostuen galera ekar badezake ere.

Erakundeak epe ertainean inflazioa % 2an kokatzea du helburu, eta hori lortzeko neurriok modu erregularrean aztertuko dituela azaldu du. Hurrengo mugimenduak hurrengo bileretan izango direla hitzartu dute EBZko kideek, urriaren 27kotik hasita.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image