EBk aurreikusten du 1,2 milioi euro bideratuko dituela metalgintzako langabetuak laguntzeko

Metalgintzako euskal langileak laguntzea xede hartuta, Europako Batzordeak 1,2 milioi euro bideratzeko asmoa du. Helburua da enplegua aurkitzen laguntzea, prestakuntza-ikastaroen bidez edo enpresa berriak sortuz.